Handia izanen naizenean (Gontzal Mendibil) Handia izanen naizenean, ama eskailera bat eginen dut zeruraino bezain gorakoa izarrak biltzera joateko. Boltsikoak izarrez eta kometaz beterik jetsiko naiz eskolako lagunen artean, banan banan banatzera Baina zuri, amatxo hilargi betea ekarriko dizut argi indarrik gastatu gabe etxea argi dezazun.