Handia izanen naizenean (Gontzal Mendibil)

Loading

Handia izanen naizenean (Gontzal Mendibil)

Handia izanen naizenean, ama
eskailera bat eginen dut
zeruraino bezain gorakoa
izarrak biltzera joateko.

Boltsikoak izarrez eta
kometaz beterik jetsiko naiz
eskolako lagunen artean,
banan banan banatzera

Baina zuri, amatxo
hilargi betea ekarriko dizut
argi indarrik gastatu gabe
etxea argi dezazun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*