Independentzia (Oskar Estanga)

Loading

Independentzia (Oskar Estanga)

Oskar Estanga berstolari eta musiko naparraren kantu alai bat, “Independentzia” izenekoa.

Askatasunaren izenean,
zenbat gauza ditzakegun auta?
Aukeratzeak beti berekin
ondorioren bat dauka,
ustez gure aldekoa dena
bihur daiteke gure aurka,
askatzen gaituen horrek
nola mantentzen gaituen lotuta.
Bost eta bi irabazten digu
zazpi eguneko asteak,
erokeria eroszaleak,
hola omen garen gazteak,
zorion hutsen bila bagoaz,
eta horiek izateak
mugatzen gaituzten pertsonak,
eta ez gara nahi askeak…
Jende arteko harremanetan,
zenbateraino aske geran?
Hala antzeko zeozerretan,
ze askatasun klase ote da?
Bai, erantzuna nahi dut eman
ondoren datorren galderan
Ea bizi ote garen benetan
ongi sentitzen garen eran?
Gugandik hasten bait da, gure independentzia!!
Gu landu dezakegu, gure independentzia!!
Gure mugak landuta, gure independentzia!!
Ez alferrik galduta, gure independentzia!!
Kartzela zabala edo altua,
nola ez dugu izango zalantza?
Nork esan du garena izanda
ezin dugula egin dantza?
Umore nahia berezko dugu,
elkarrengana garamatza,
berreskuratu beharra dugu
garen horretan konfidantza.
Jende arteko harremanetan
zenbateraino aske geran?
Hala antzeko zehozerretan,
ze askatasun klase ote da?
Bai, erantzuna nahi dut eman,
ondoren datorren galderan,
Ea bizi ote garen benetan
ongi sentitzen garen eran?
Gugandik hasten bait da, gure independentzia!!
Gu landu dezakegu, gure independentzia!!
Gure mugak landuta, gure independentzia!!
Ez alferrik galduta, gure independentzia!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*