Askatasun egarriz (LIN TON TAUN )

Loading

Askatasun egarriz (LIN TON TAUN )

Herria, jarri hadi zutik
etsaia, dabil eta hortik
arrotza, daukagu gainetik
geure etxean.

Dena onartutzen baduk
beraien aldera hoa,
heure kezkak zabalduz
ireki zak ahoa.

Herria, jarri hadi zutik
etsaia, dabil eta hortik
arrotza, daukagu gainetik
geure etxean.

Euskerarik gabeko euskadi,
baina zer da hori?
gau eta egun etengabean
euskeraz bizi!!

Muga guztiak apurtu
geure lurra geure eskuetan hartu
aberri aske bat sortu
euskaldun guztien helburu. (3 aldiz)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*