Xabier Lete
- 1944 – 2010
- Oiartzun (Gipuzkoa)-Donostia
- Herri kanta
Xabier Letek euskal kantagintza modernoan izan duen eragina itzela da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen; horregatik, kantari askok haren hitzak erabili dituzte. Horien artean, birekin elkarlan estua izan du: Lourdes Iriondo eta Antton Valverderekin. Poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin zuen. 2010eko abenduaren 4an zendu zen.