Uretxindorrak

Urretxindorrak taldea 1966an sortu zuten Bergaran (Gipuzkoa) Gotzon Bikuñak, Raul Calvok, Juan Mari Narvaezek eta Julio Unamunok. Euskaraz abestuz, hizkuntzari eta euskal kulturari beren ekarpena egin nahi zioten lau gazteek, frankismoaren garai gogorrean. Ahots jokoak eta melodia arinak uztartzen zituzten kantu ezagun ugari grabatu zituzten (“Markesaren alaba”“Aitor’en hizkuntza zaharra“, “Neska zaharrak”…), eta milaka disko saldu zituzten, beren garaiko talde arrakastatsuenetakoa izanik. 1973an utzi zioten kantatzeari, ehunka jaialditan parte hartu eta gero.

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top