Tatxers

Tatxers Iruñeko musika talde bat da. Taldekideen esanetan, pop, mod, jangle pop eta punk musiken arteko nahasketa gisa defini daiteke haien estiloa.[1]

Modan jarri zuten gaztetxeetan bibotea eramatea.

Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an atera zuten maketa (“Garaipen kutrea”, egilea editore), 2021ean EP bat kaleratu zuten (“Hiruzpala amets larri”, Tough ain’t enough Records), eta azkenik 2023an (“Tatxers”, Tough ain’t enough Records/Flexidiscos); haien lehenengo lan luzea. Horrez gain, Chill Mafiarekin kolaboratu dute, eta Kaosa Euskal Herrian zein Chaos in Basque Country bildumetan parte hartzen dute.[2]

Gaur egun taldea Jon Salinasek (baxua, ahotsa), Martin Cirizak (gitarra, ahotsa) eta Sergio Devesak (bateria) osatzen dute. 2023an Iñigo Soriak (bateria) taldea utzi zuen.

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top