Sune

Josune Arakistain Salas (LasturGipuzkoa1996ko apirilaren 30atrikitilaria da. Huntza taldean aritzeagatik egin zen ezagun, eta 2022an bakarkako proiektua ere abiatu zuen Süne izenarekin.[1] 2013ko eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi zuen.[2][3]

Huntza taldea Hestiv’Òc 2017

2014an Bilbora joan zen Unibertsitatean Biologia ikasketak egitera.[4] Bilboko kaleetan hainbat ikasle musikari elkartu ohi ziren eta Huntza taldea sortu zuten. Taldeko abeslarietako bat izan da ibilbide osoan zehar, 2024ko otsailean azken kontzertua eman zuten arte.[5]

2022an, Süne izen artistikoarekin, Sunday izeneko abesti bat kaleratu zuen DJ Rikkirekin batera.[6] En Tol Sarmientorekin elkarlanean aritu ziren, Gu geu garena abestiarekin,[7] eta, azkenik, Moonshine Wagonekin beste single bat, Orainari izenekoa.

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top