Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Pirritx, Porrotx eta MariMotots Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez aktoreek osaturiko pailazo hirukotea da. 1987ko abenduaren 24an sortu zen, Lasarte-Orian eta gaur egun Euskal Herriko pailazorik ezagunetakoak eta arrakastatsuenetakoak dira.
Herriz herri aritzen dira eta plazetan, festetan, ikastetxeetan… egiten dituzte emanaldiak. Urtean 120-150 emanalditik gora eman izan dituzte eta beraien errekorra ikasturte batean 205 saio eskaintzea da.
Urtero-urtero emanaldi berri bat sortzen dute eta berarekin batera, abesti berriak ere bai. 37 urteko ibilbidean 31 ikuskizun eta 39 disko grabatu dituzte. Guztira, 450 abestitik gora argitaratu dituzte.
2002an 15 urte bete zituen pailazo taldeak eta Beti zuekin… Katxiporreta!! ikuskizunarekin ospatu zuten. 2012an berriz, 25. urteurrenean Sentitu, pentsatu, ekin! saio berezia sortu zuten. 2022an 35 urte bete zituzten eta ospatzeko Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna taularatu zuten.
Pailazo-taldearen inguruan Irrien Lagunak ekimena sortu da, pailazoen merchandising produktuak saltzeko.