Pier Paul Berzaitz
Pier Paul Berzaitz, (Muskildi, Zuberoa, 1952) euskal abeslaria eta musikaria da. Gaur egun Pauen (Frantzia) bizi da, baina beti izan da Zuberoari estuki lotua.
Baratze bat disko entzutetsuaren egile eta Zuberoaren kantaria da Pier Paul Berzaitz. Baina baita Guk taldeko partaide izandakoa ere, Joanes Borda, Eneko Labegerie eta Beñat Sarasolarekin. Diskogintzatik harago, hainbat pastoral idatzi eta zuzendu ditu (Harizpe, Atharratze jauregian, Madalena de Jaureguiberry eta Ramuntxo), antzezlanak sortu ditu (Elkanoren semeak, Euskal izpiritua) eta Orreaga eta Amaiur ikuskizunak estreinatu ditu, dantza, antzerkia, musika eta bestelako osagaiak batzen dituzten obrak.