Pantxoa eta Peio
Euskal kantagintzak eman duen bikoterik ezagun eta iraunkorrenetakoa osatzen dute Pantxoa Carrerek eta Peio Ospitalek. 60ko hamarkadan hasi ziren kantari, Ipar Euskal Herrian. Baina berehala Francoren menpeko euskal herritarrek himno bihurtuko zituzten haien kantuetako asko, horien artean Telesforo Monzonek idatzitakoak. Askatasunari, euskarari eta lurrari maitasuna adierazten dieten hitzak eta musika estilo jakin batekiko leialtasuna dira bikotearen ibilbidearen ezaugarri nagusiak.