Olatz Zugasti
Olatz Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1965) abeslari eta harpa jotzailea da. Benito Lertxundiren disko guztietan parte hartu du 1981. urteaz geroztik, zenbait kantu konposatu ditu kantari oriotarrarentzat, eta haren zuzeneko taldeko kidea da. Bakarlari gisa, bere harrobitik sortutako kantuak eta euskal herri kantuak jorratu ditu, lau diskotan: Kantu baten bila nabil (1991), Bulun bulunka (1998), Elearen lainoa (2002) eta Gau hotzenean ere (2010). Orioko Herri Ikastolan sortu zuen OLAXKA taldeko zuzendaria da, eta hainbat urte eman zituen munduko herri musikei buruzko Kantaita saioa aurkezten Euskadi Irratian.