Mocedades
Mocedades (euskaraz Gaztetasunak) musika talde bizkaitar arrakastatsua izan zen, 1969an sortutakoa eta gaur egun hainbat aldaketarekin irauten duena. Espainian eta Latinoamerikan oihartzun handia eduki izan dute urte hauetan guztietan.
Uranga neba-ahizpek osatu zuten hastapenetako taldea, Amaia, Izaskun, Estibaliz eta Robertok alegia, eta hasiera horretan Sergio Blanco ere batu zen, beste batzuen artean.