Maren
Maren 2002ko azaroaren 30ean Bilbon jaiotako artista gaztea da. Gaur egun, Bilbo eta Bartzelona artean bizi da, bertan hasi baitzen 2016an musika-proiektua garatzen. Urte horretan argitaratu zuen bere lehen EPa, “Alguien Sin Vergüenza”, hamalau urte besterik ez zituela.
2020an, bere 18. urtebetetzea zela eta, bandarekin lehen kontzertua eman zuen Bilboko Campos Eliseos antzokian. Kontzertu honek oraindik pandemikoak ziren kontzertuei hasiera eman zien. Donostiako Victoria Eugenia antzokikoa adibidez.
“Margaritas y Lavanda” bere lehen disko luzearen argitalpena nahi baino gehiago atzeratu zen. Hala eta guztiz ere, ezusteko hori hasierako ideiari buelta bat emateko erabili zuen, besteak beste, “La Estación Espacial de Teruel” eta “Te Invito a mi Piscina (Para Matarte)” abestiekin. Bartzelonan grabatua Arctic Wave Studio-an, Sergio Sastre, Carlos Dueñas eta Marenek berak ekoitzia. “Margaritas y Lavanda” -n bere buruarekin hitz egiten ari da. Beldurrak edo denboraren joana aztertzen ditu, ironiaz.
Diskoa zuzenekoetan eraldatzen joan da. Estatuko hainbat jaialditako (San San, Les Arts, Sonorama Ribera, Warm Up, Festival Jardín de las Delicias, Cooltural Fest, O Son Do Camiño, Cruïlla…) lineupetako artista gazteenetako bat izanik.
Albuma argitaratu ondoren, Marenek EP bat osatu zuen bere ama-hizkuntzan, euskaraz. “Begixek” bere kulturari omenaldi bat zen, zuzenekoetan joaten den leku guztietara eramaten duena. EP honen ondoren, “En el Túnel de Lavado” eta “Ojalá No Sea Verdad” singleak datoz, hurrengo lanen bilakaeraren bidea marrazten dutenak.