Julen Lekuona
Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen Julen Lekuona abeslari eta musikagilea. Euskarazko kantagintza berria sutsuki bultzatu zuen 60ko hamarkadan, prentsan idatzitako iritzi artikuluen bidez zein atzerriko kantu ezagunak euskaratuz eta kantari gazteen artean banatuz. Hala ere, lanik handiena sorkuntza arloan egin zuen, sortzaile petoa izan zen Lekuona, eta hainbat ale gogoangarriz osaturiko kantutegia utzi zuen ondare gisa, tartean “Iltzaile bat bezala”, “Ez, ez dut nahi” eta “Itsasoan urak handi dire”. 2003ko uztailaren 19an hil zen.