Joxean Goikoetxea

Joxan Goikoetxea Maritxalar (Hernani, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 17a) Hiperaktibitatea eta ugaritasuna dira musikari euskaldun honen ibilbidearen giltzarri. Estatuko soinu-jotzailerik esanguratsuenetakoa eta aktiboenetakoa da gaur egun.

Izaera eklektiko argikoa, interprete, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle moduan eginiko lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Disko ugari kaleratu ditu, eta bere ibilbide artistikoan azpimarratzekoa da moldaera eta adierazpide herrikoi eta folklorikoen erabateko ezagutza, baita abangoardiako korronteen praktika eta zuzendu dituen nahiz parte izan den proiektu ezberdinei aplikatutako teknologia berrien erabilera ere. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko eskaini zuen “ceLebratio” emanaldian, Bernardo Atxaga idazleak, Goikoetxearen hiperaktibitatea eta ugaritasuna dela eta, bere izena “…Joxan Goikoetxea t´erdi” izan beharko litzatekeela esan zuen.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Joxan_Goikoetxea

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top