Joselu anayak
Joselu Anayak 1977 urtean Araian sorturiko folk-rock talde ezaguna da. Euskal Herriko berbenetan jo izan dute baina diska ugari ere plazaratu dute.[1]
Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek sortu zuten taldea. Hasiera batean berbenetan aritzeko asmoa zuten baina kanta propioak egiten hasi ziren eta 1989an lehen diska plazaratu zuten, Araiatik Jaliskora.