Jon Bergaretxe
Jon Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1960) gipuzkoar kantautore eta gitarra-jotzailea da.
80. hamarkada hasieran hasi zen Jon Bergaretxe jauna Denbora batez, AZALA folk taldean aritu zen, abeslari ta gitarrajole bezala. Talde horrekin, “Zaldiko maldiko” disko ederra ekoiztu zuen 1987. urtean, kontzertu ugari eskainiz, bai Euskal Herrian, bai atzerri aldean, Madril, Guadalajara, Alemania, edota Parisen ere. 1989. urtean, Jon Bergaretxe Euskal Herriko Kantu Txapelketa irabazi zuen eta, ospe hori lorturik, kantaldi asko ematen hasi zen bakarlari gisa. Elkar diskoetxeak disko bat grabatzeko aukera eman zion 1990. urtean. “Gaur ere goizegi” izenburuko diskolan aparta kaleratu zuen, musiko talde itzel baten laguntzarekin, Mikel Artieda, Angel Unzu edota Aitor Amezaga.
ADI EGON… Izen berdineko beste Jon Bergaretxe kantari euskaldun dotore bat dago. Honek 70. hamarkada bukaeran, disko bat kaleratu zuena, “Jon Bergaretxe” (1978) izenburuarekin. Ez nahastu, biak artista desberdinak bait dira. Honako Jon Beregatxe, Oiartzun herrikoa da, beste, Jon Bergaretxe Areizaga, Eibar herrikoa.