Imuntzo eta Beloki
Kepa Junkerak eta Joseba Tapiak irekitako bide berritzailetik, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-k (soinu txikia) eta Eleuterio Jauregi Beloki-k (panderoa, ahotsa) erritmo berriak erantsi dizkiote trikiti tradizionalari 1991n elkarrekin jotzeari ekin ziotenetik: tex-mex, cajun, country… Ibilbide oparoa garatu dute hogei urtean, zazpi disko kaleratu baitituzte eta ehunka plaza eta erromerietan aritu, betiere umorea, giro ona eta dantzarako gogoa ekarriz.
Testua: BADOK
https://www.badok.eus/euskal-musika/imuntzo-eta-beloki#biografia
