Hemendik at
Hemendik At! 1995ean Iruñean sortutako euskal musika talde bat izan zen, dance musika egiten zuena. Taldea sortzerakoan Mattin, Arantza eta Ikerrek osatzen zuten baina aldaketak medio aurrerago taldekideak Stella Berzal, Iker Sadaba, Edurne Arizu eta Alberto Domingo izan ziren.
Dantzarako musika elektronikoa, eurodance deritzana, euskaraz eta modu arrakastatsuan jorratzen lehena izan zen Hemendik At! taldea. 1995ean sortu zen, Iruñean, eta sintetizadorez egindako doinu dantzagarriz eta hitz aldarrikatzailez beteriko hiru disko grabatu zituen Gor diskoetxearentzat, harik eta 2002an desegin zen arte. Ordura arte euskaraz ez zeuden doinu batzuk eta estetika bat ekarri zituen taldeak. “Goazen”, “Orain” eta “Sex-sua” izan ziren gehien dantzatutako kantuetako batzuk. Taldekideetako batzuek Ados sortu zuten ondoren.