Gozategi
Gozategi euskal musika taldea da, 1990eko hamarkadan trikiti doinuekin Euskal Herrian arrakasta handia lortu zuena. Taldea Asier Gozategi eta Ainhoa Gozategi anai-arrebek eta beste hainbat pertsonek osatzen dute.
Trikitian ezohikoa zen formatu bat ekarri zuen Gozategi taldeak: hirukotea. Soinu eta pandero jotzaileez osaturiko bikote tradizionalari beste kide bat gehitu zioten: baxu eta txarango jotzailea. Asier Gozategi (trikitia eta ahotsa), Ainhoa Gozategi (panderoa eta ahotsa) eta Iñigo Goikoetxea (baxua, txarangoa) 1992ean hasi ziren erromeriak eskaintzen, Gozategi Anai-arrebak izenarekin. Geroago, Gozategi bihurtu ziren.
testua: Â Â Â Â Â
  Â
   Â