Andoni Egaña
Andoni Egaña Makatzaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005); beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziatua, euskaltzain Urgazlea da.[1]
Bertsolaritzan ezaguna bada ere, telebistarako gidoiak ere idazten ditu; eta hainbat esparru landu ditu literaturan, baita kazetaritza artikulu ugari ere.
Bertsolari gizan, haren lorpenak handiak dira, baita gaiaren inguruan egin dituen ikerketa lanak ere, bai bertsoaren sorkuntzaren gainean eta baita bertsolaritzaren mugimenduari dagokionez ere. Gaur egungo bertsolaritzari buruzko teorizazioan aitzindarietako bat da.n
Artikulu asko idatzi ditu El Diario Vascon, Euskaldunon Egunkaria, Argian, Berrian-eta, baita disko batzuk egin ere.[2]
https://eu.wikipedia.org/wiki/Andoni_Ega%C3%B1a