Zurekin

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/jCcYPw6XZnE
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zurekin egon nahi nuke
Hondartzako itzalean
Marteko iturrietan
Sumendien azalean
Maitasunaren kalean
Gauaren lehen portalean
Egotea delitu den audientzi nazionalean
Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan
Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan
Zurekin egin nahi nuke
Mundu bat ondarralean
Barrikada bat elizan
Altare bat magalean
Maitasunaren kalean
Gauaren lehen portalean
Egotea delitu den audientzi nazionalean
Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan
Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan

Zurekin izan nahi nukeā€¦

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top