Zure begiak (La Txama ft ENE)
Zure begiak
- Autorea(k): La Txama
Ta nun zaude?
Nun sartu zara?
Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta
Atea jotzen dabil deabrua
Berak dio ez dela maltzurra
Ordutik nire bihotza hotza
Ikusi baina ezin jo zerua
Tripak goitik behera nahastuta
Gauean biok ohean sartuta
Ume bat ispilu aurrean mutua
Bizitza dauka itsututa
Zure gezurrak dirudite egia
Maitasuna baztertu dut maitia
Ta gauean piztuta uzten dut argia
Nire ondora etortzeko ama birgina
Bizi tokia omen dut nik lur azpian
Aspaldi galdua dut gertatzen den haria
Ez dit inporta ez delako nere mobida
Ta nun zaude?
Nun sarta zara?
Ni hemen nago mundu honetan harrapatuta
Zerk hausten du gehiago gezurrek edo egiek?
Ni lehertzen nau gehiago
esan ez dudan guztiak.
Izan nendin aingeru
egin ninduten mutu.
(E)ta hitz egin nahi dudanean,
non zaude zu?
Ta nun zaude?
Nun sartu zara?
Ni hemen nago mundu honetan
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music