Zuk ere esan bai euskarari (1. Korrika)
- Autorea(k): Xabier Amuriza
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Urte berean Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea izango zen Xabier Amurizak egin zuen Korrika 1 izeneko kanta.[4]
Bat Korrika, bi Korrika
milaka korrikari
Euskal Herri guztietan
denok bai euskarari (errepika)
Batzuk dira euskaldunak
besteak euskaldungai
hizkuntzaren jatorria
ez dugunak galdu nahi.
Odoletik baino hortik
gara gehiago anai.
Guk ere bai, zuk ere bai
esan euskarari bai.
Eguzkiak sor lezake
milaka argi suzi,
hizkuntzarik gabe gaude
hutsik eta biluzik.
Ez dugu nahi Euskadirik
euskaraz izan ezik.
Esan baietz eta korri
ez gero, orain baizik.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music