Zuentzat
- Autorea(k): Gorka Urbizu, Imanol Ubeda
Zuentzat dira abesti honen lerroak, kantu honen leloa.
Zuentzat ere gure begirunea, besarkada beroena.
Zuentzat kantu bat osatzeko
ahalegin hau eta gure mirespen guztia.
Zuentzat ez da filmerik eginen,
telebistarik izanen Isiltasuna,
itsukeria eta egurra, besterik ez.
Dena den, denborak bakoitza bere lekuan ipintzen omen du.
Zuentzat da gure kantua, zuentzat da gure oihua, zuentzat.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music