ZTD

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Hau duzu Zazkel Tribu Dantza
herri aspertu honentzako gure errebantxa
Hau duzu Zazkel Tribu Dantza
herri aspertu honentzako gure errebantxa

Entzun duzu Le Freak irratian
eztanda bat izan da hirian
afrobeat ta disko musikaz
jendea
dantzan da irrikaz

Trikitronpetak behingoz suntsitu
fusil ta aizkorak horman ezkutatu
ei! zu! hainbeste plastikozko ska
erritmo hori jasaterik ez da

Hiriko auzo ilunetan
iraultza bat hasi da benetan
afrobeat daukate helburu
musika bonba detonatu
4, 3, 2, 1

Trikitronpetak behingoz suntsitu
fusil ta aizkorak horman ezkutatu
ei! zu! hainbeste plastikozko ska
erritmo hori jasaterik ez da

Badator hemen da
zirrara urruna
gero eta ozenago
desio iluna
izerditan labain
hau dantza lizuna
xamur besarkatu
umel eta biguna
narrasti hurbilduz
sugeen antzera
emeki-emeki
gerrian behera

Badator hemen da
desio iluna
ezin ihes egin
min gozo hau zer da
Zazkel Tribu Dantza

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top