Zapi zuria

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zapi zuri honekin
jolasten gera.
Orain alde batera
gero bestera.
Zapi zuria aurrera
zapi zuria atzera.
Zapi zuri honekin
jolasten gera.
Pailazo aldrebesena
Mirri kirtena.
Barre eta isekarako
badu kemena.
Zoro ttiki ta bihurri
honelakoa da Mirri.
Txiribitonekin beti
puilaka elkarri!
Zapi zuri honekin…
Zerbait asmatzen badugu,
berak apurtu.
Guk zuzena nahi badugu
berak okertu.
Inongo grazirik ez du,
guztiak lokartzen ditu.
Inork nahi badu aspertu,
Txirriri deitu!
Zapi zuri honekin…
Eguzki ta hodeiak
daude zeruko.
Mirri ta Txiribiton,
mundu-munduko.
Hauek ezagutu orduko,
lasaitasunari uko.
Herri honetako inor
ez da aspertuko!
Zapi zuri honekin…

Scroll to Top