Xurxuri baten gainean

Hitzak: Manez Pagola

Xurxuri baten gainean
Xoriak kantatzen du
Kantatzen du biziari…

Xoriek ez dakite mundu huntan
Zer gertatzen den :
Hamar jendetarik sei
Nola gosearekein dauden
Bainan guk badakigu
Ta hori aski zauku.

Xurxuri baten gainean…

Xoriek ez dakite, gizon onak
Preso badirela
Eta Euskadin ere
Euskaldunak hortan garela
Bainan guk badakigu
Ta hori aski zauku…

Xurxuri baten gainean…

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Ez beti da ez (Aldakan feat Idoia Asurmendi eta Laura Marcos)

Scroll to Top