Xori erresiñula
- Autorea(k): Mikel Laboa
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Xori erresiñula üdan da kantari,
zeren ordian beitü kanpuan janari;
negian ezt` ageri; balinban ezta eri!
dan jin baledi,
konsola nainte ni.
Xori erresiñula ororen gehien,
bestek beno hobeki har´k beitü kantatzen;
harek dü inganatzen mündia bai tronpatzen;
bera eztüt ikusten,
bai botza entzüten.
– Amak ützi nündizün bedats azkenian;
geroztik nabilazü hegalez airian.
Gaiak urtuki nündizün sasiño batetara,
han züzün xedera,
oi! ene malürra!
– Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik;
xoria zaude ixilik, ez egin kantürik;
eztüzü profeitürik ni hola penatürik,
ez eta plazerik
ni tunban sartürik.
– Bortiak xuri dira elür dienian,
Sasiak ere ülün osto dienian.
Ala ni malerusa! Zeren han sartü nintzan?
Jun banintz aitzina,
Eskapatzen nintzan.
– Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik;
Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?
Nik eramanen zütüt, xedera laxatürik,
Ohiko bortütik,
Ororen gaiñetik.