Xalbadorren heriotzean (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Erramun Martikorena
Abesti honen karaokea ahotsarekin: https://youtu.be/L2o-DpeUZek
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Adiskide bat bazen orotan bihotz behera,
poesiaren hegoek sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten,
bere barnean irauten oinazez ikasia.
Nun hago zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi hegaletan gora,
orhoitzapen den gerora,
ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietarik gorputzaren mugetarik
aske sentittu nahirik,
azken hatsa huela bertsorik sakonena
nehoiz esan ezin diren
estalitako egien oihurik bortitzena.