Who Am I Lou Reed cover

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

“Lou Reed, mila esker” diskan jasotako abestia. Txuma Murugarrenek euskarara itzulia eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak) abestua.

Hitzak:
Batzutan nor naizen ez dakit munduak ihes egiten dit
Gizon gazte bat zahartuz doana
jakin nahi nuke zer dakarren geroak
Ispilu aurrean aurpegiak baditu hainbat zimur agerian
maite zintudala erakusten dute
eta pasioak arrazoia bitan duela hausten
Gelditu behar dut eta hausnartu hau oroimenak iluntzen al nau? gogoan dugu gerta ziteken hori
eta gero aurregin errealitateari
Batzutan galdetzen dut nor naizen ni zerulurrak nork zituen egin nork ekaitzak nork maitasun eza ez dakit zenbat bizitz har dezakedan
(Who am I?)
Badakit maite dudala amestea
Ez diren mundu horiek sortzea
Gorroto arnas egin beharrari
Nahi dut libre izan eta gorputz hau betiko utzi
Hegan egin ume mistiko bat bezela
Nahi diot aingeru bati muin eman, muin eman kopetan
Nahi dut asmatu bizitzaren zentzua
norbaiti lepoa moztuz edo erausiz bihotza
Nahi zenuke taupaka ikusi begiak oraindik ez itsi
Eta hilik nagoela jakinda ere izterretatik nahiko nauzu eutsi
Txarra bada pentsatzea hontan gorde iragan ximela eskuetan Zergatik eman ziguten oroimena?
Zergatik libre bizi? Gal dezagun burua
Batzutan nor naizen ez dakit munduak ihes egiten dit
Gizon gazte bat zahartuz doana jakin nahi nuke zer dakarren geroak
Jakin nahi
Jakin nahi
Jakin nahi nuke nork hasi zuen hau
Jainkoak maiteminez musu bat emanez gero traizionatu zuen norbaiti eta maitasuna zigun erauzi
(Who am I?)
Gero traizionatu zuen norbaiti eta maitasuna zigun erauzi

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top