Utzi nazazu
- Autorea(k): Ken Zazpi
hiri ikustezin bat,
bada hiri urdin bat
niretzako;
ez galde niri noizdanik,
ez galde niri zergatik
bada hiri urdini bat
eta banoa
denbora katez urkatu nau
isiltasunean
eta besoetan hartu zaitut
haizeak erantzun dezan
utzi nazazu
korronte erauntsiek
eraman gintuzten
itzuliezinezko
lur urrunetara
malkoz eta musuz
maite izan zaitut,
zuk ondo dakizu
badakit barnean begiak ixtean
bada hiri urdin bat niri zain,
ez dakit noizdanik, ez dakit zergatik
badakit, oraindik
bada hiri urdin bat,
hiri ikusezin bat,
bada hiri urdin bat