Urretxuko semeei
- Autorea(k): Patxi Urrestarazu
http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Villarreal de Urretxu
nere herri maitea,
seme bat hemen dezu
amodioz betea.
Nahi baina, nola ikusi?
Hau da lan tristea!
Zuretzat nahi det bizi
Urretxu nerea.
Bi mila ta seiehun
legoa badira
Montevideotikan
Euskal Herrira.
Nahiz esperantzetan
etorri bagera,
aurreratasun gabe
urteak joan dira.
Bai, nere adiskideak,
behar da pentsatu
guretzat Amerikak
nola dian mudatu,
Inork hemen ezin du
lanikan bilatu;
orain datorrenari
behar zaio damutu.
Agur adiskideak,
ikusi artean;
zuenganatuko naiz
egunen batean.
Esperantzatan bizi
nahi det bitartean,
gero hezurrak utzi
nere lur maitean.