Ur goiena ur barrena (Pantxoa eta Peio)
Ur goiena ur barrena
- Autorea(k): Pantxoa eta Peio
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
– Arantzazu zer dekazu?
– Ur goiena, ur barrena.
Ur goiena, ur barrena
Urte Berri egun ona.
Etxen onetan sar daiena
bakearekin osasuna.
Bakearekin osasuna
onarekin ondasuna.
Etxekoandre giltzaria
iriki ezazu ataria.
Badekagu ur berria
presta ezazu gosaria.
Etxe honetan oilar bi
bat bestea iduri.
Etxe hontako etxekoandreak
Amabirjina dirudi.
Etxe hontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra.
Hartxek, hartxek eman dia neuri
errealtxo biko zidarra.
Goien-goien ilardia
erdi-erdian klabelina.
Gure baratzan belar ona
hark botatzen dau usai ona.
Izotzetan, elurretan
abenduko gau luzeetan.
Beste guziak ohean eta
gu, gaixuook, oinutsetan.
Eguzu bada, eguzu
baldin eman nahi badezu.
Baldin eman nahi badezu ta
bestela despegi gaitzazu.
Arramarioan dabil sagu
ari segi dabil katua.
Etxe hontako limosnarekin
ez dugu beteko zakua.
Etxe honetan dago uztarri
haren gainean uzkar bi.
Amen.