Ukabil bakarrean
- Autorea(k): Bultz!
http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
martxan kronoa,
martxan herri bat
barroteek erdibituta igaro ditzagun,
40 minututan horma ta harresi guztiak
kilometro bakoitzean
lurralderik arrotzenetan
kate herdoilak hautsi nahiean
bide luzeak aurrean bat eginez
elkartasunean urrun dauden heinean
gatibu diren artean zulo ilun hoiek
maitasunez argiztatuz barruko hotz hori
berotuko duten sugarrak hauspotuz
lotuz denok batean
ukabil bakarrean atera ditzagun
barruak eta kaleak
bultza zentzu berean
ta ekarri ditzagun etxera
ez da hesirik,
ezta inongo murrurik
ez da halako mugarik
inolako espetxerik
lokarria eten eta
geldituko gaituenik
zulo ilun hoiek…
lotuz denok batean…
irribarrez, mila sentimendu
bihotzera iristen direnak ilusioz,
kemen hutsez
harro sentiarazi gaituztenak
gugandik urrun bezain gertu
etsipena aukeratzat ez duena eredu
barrenean dispertsatutako taupada bakoitzean
lotuz denok batean…