Udazken koloretan (ahotsbakoa)

Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/lXN_qdC4pr8
AHOTSBAKO abesti gehiago: https://txantxangorria.eus/?page_id=9327
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Udazken Koloretan,
Landen lurrinak
Zeharkatuz,
Hitaz oroit
Eta higan nauk.
Zuhaitz biluziaren
Gerizpean orpondoa,
Orbelaren hilobi,
Horiz eta gorriz
Dena lokarturik,
Dena lokarturik.
Eskuratu hostoa
Xume bezain eder,
Hain soila bere heriotzean,
Zuhaitz guztiaren
Bizkortasunez hain betea,
Non erortze honen duintasunak
Hiri kantatzera naraman.
Berriro zuhaitzari
So natzaiok, kezkaturik ote?…
Joate askearen oparotasunean,
Betikotasunaren irria zirudik.
Irria zirudik.
Gatibu naukan denborak,
Bere baitan egositako
Ametsetaz isekaz
Bailegoan.
Udazken Koloretan,
Landen lurrinak zeharkatuz,
Hitaz oroit eta higan nauk,
Hain soil hire heriotzean,
Hain xume, adiorik gabeko
Partitzean.

Scroll to Top