Ttiki ttikia

Ttiki ttikia (Anje Duhalde – Georges Brassen)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Ez nuen inoiz txapelik kendu nehoren aurrean
Ta orai berriz noa zoratzen deitzen nauenean
Otso nintzen ta bere eskutik jaten dut geroztik
Zakur gaiztoaren hortz handiak ez ditut jadanik.

Ttiki ttikia bihurtu nintzen
Panpina bat besterik ez zen
Etzanda begiak hesten zituen
Aita-ama erraiten zekien.

Beti izan naiz oso eroskorra, ah! Zer aldaketa
Urtu egin naiz bere ezpainetan izotzen antzera
Ezpain gozoak, ezpain xamurrak kontent dagonean,
Bihurtzen dira mutur luzeak, hasarre denean.

Segi behar ditut bere legeak, agindu guziak
Zentzugabeko erokeriak ta jeloskeriak,
Neska xarmant bat behin agertu zen etxeko atarian
Golpe ederrak bildu zituen bere ausardian.

Azti guziek erran didate galduta nagola
Panpina hunen atzaparretan hiltzera noala,
Ustegabean denak gabiltza borreroren bila,
Nere kasua desiratzen dut bera izan dadila.

Scroll to Top