Toto Pintotxo

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Toto Pintotxo Bilbo aldera
zihoan bada trenean.
horrela zioen, kolkorako
leihotik begiratzean:
– Ondoko posteak atzerantza
azkar demonio doaz, bai!
Bilbotik buelta merke egiteko,
poste gainean joango naiz.
Toto Pintotxo ez da txatxua,
Baizik kalamitate hutsa!
Aufa labirula, birulera,
Aufa labirula, birula!
Txartela eske etorri zaio
trenetako ispektorea.
– Ez dizudala nirea emango.
Eros beste bat zuretzat.
Txarteltxoa zulatu nahi duzu,
artazi itsusi horiekin.
Toto Pintotxo ezetz ta ezetz,
Topo egin du Ertzantzarekin.
Toto pintotxo…
Bibotedun ertzain lodikotea
azaldu den istantean.
– Txapel gorriaz prest festarako
zabiltza San Ferminetan?
Ertzainak autoritate handiaz
atera dio karneta.
– Madona horri musu pare bat,
debozioa diot eta.
Toto Pintotxo zoaz etxera
hainbat lasterren hemendik.
Honela jarraituz ez baitzara,
ondo irtengo trenentik!
Toto Pintotxo…

Scroll to Top