The fields of Palestine

The Fields of Athenry Klasikoa hartu ta gure erara moldatu dugu. Palestinako herriari kantatzea ekologismo mentala delako, bere sufrimenduagatik, bere duintasunagatik eta herrien arteko maitasun mugagabeagaitik.
Rebel folk since 2009

kantu hau kapitainaren kobazuloan grabatu dugu Otsoen hilabetearen bukaeran.

Letra: Hibai Aiestaran Torca
Música: herrikoia Irlandesa, arr: Sergio Navarro.

Horma gris batean
Neska gazte bat margozten ari da,
“El Guernica”ren tankerako formak.
Nazien itzalak sionisten
Ispiluetan, ukazioa ta odolaren islada.

Palestinako zelaiak
Izarren hautsaz estali dira.
Umeen irribarrea,
Galtzaileentzat indarra,
Harrien eta armen arteko
Gudetan.

Herria oinperatu
ibaitik itsasora,
Munduan jaun ta jabe direnak.
Estatu modernoenak,
morroi ustelak dira,
Lau txanponen zain
dauden sarraski-jaleak.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top