Taupadaz bat egin (Nafarroa oinez 2013)
Taupadaz bat egin
- Autorea(k): Nafarroa oinez
Seme-alaben begietan … babesgabea da gure taupada
Milaka eta milaka kilometrotan … astuna da gure taupada
Lege eta paperetan … mutua da gure taupada
Amonaren oroimenean … zaharra da gure taupada
Amaren besoetan … gaztea da gure taupada
Aginterri handien artean … umila da gure taupada
Ekuazioen emaitzetan … ttipia da gure taupada
Aitaren malkoetan … erraldoia da gure taupada
Basoko orbelean … iragana da gure taupada
Hosto berrietan … geroa da gure taupada
Bertako atzerritarren ahoetan … arrotza da gure taupada
Atzerriko bertakoen ahoetan … lekukoa da gure taupada
Baina bidean oinez, bat egiten duten taupadak indartsuak dira,
gogorrak dira, alaiak dira…
Eta pausuak bidetik tinko doazen heinean arbasoen ahotsak dio
bide-magalean:
BIDELAGUNEKIN
TAUPADAZ BAT EGIN
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Bizi kanta (Nafarroa oinez 2018)
Erdian ere (Nafarroa oinez 2022)
Esan izan Zangoza (Nafarroa oinez 2014)