Ta gaur ere

Maiatzaren 25an, Oteitzako “Atalo” txabiskean eta Lizarrako jai txikietan grabatutako irudiak. Mila esker bazkaltzera etorri zineten guztiori, eta beriziki, eguna antolatzen eta laguntzen egon zineten horiei. Egun borobila bota genuen batera!

Bestalde, eskerrak Xabiri bideo eta grabaketa lanetan ibiltzeagatik.

Lan bikaina egin zenuten!

Letra:

Ta gaur ere
Elkarrekin gaude
Milaka kontu, egun ta ordu
Ta atzera egin gabe
Ta gaur ere,
Tabernan motel
Gustoko dugun giroan
Edalontziak astintzen

Zuregatik, niregatik, guregatik
Oraingoan gurekin ez dauden horiengatik

Ta gaur ere,
Zoritxarrez,
Haserretuta, gogaituta
Baina oraindik zaitut maite
Ta gaur ere,
Elkar ulertzen
Egun kaskar honetan
Berriz zaitut besarkatzen

Zuregatik, niregatik, guregatik
Oraingoan gurekin ez dauden horiengatik

Abestia: The Whaler
Letra: The Whaler
Grabaketa: Iman Estudioa
Bideoa: Xabi
Edizioa: The Whaler

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top