sukalde bat jantokian
- Autorea(k): Berton bertokoa
Hitzak: Miren Amuriza
Musika: Txapito Guzman eta Ibarrako langostinoak
Bideo Produkzioa: Zirriborro
www.bertonbertokoa.eus
bertonbertokoa@gmail.com
Twitter: @bertonbertokoa
www.facebook.com/bertonbertokoa
BERTON BERTOKOA, Durangaldeko eskoletako jantokietan gure seme-alabei ematen zaien elikadura-kalitateaz arduraturik gauden durangaldeko hainbat ikastetxetako gurasoak gara.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Lehen tomate gorri-gorriak
eta indaba beltzaranak
ortutik hara jaten zituzten
aititak eta amamak.
Orain eskolan jaten ditugu
garbantzu eta ilar latak,
zaporerik ez duten letxugak
eta poltsako patatak.
Sukalde bat jantokian! Sukalde bat jantokian!
Lapiko-hotsa nahi dugu gure eskolako jantokian!
Marixabelen arrautzak eta
Lorentzoren haragia,
kanpokoa barik nahi dugu hemengo
ekoizleen janaria!
Sagarra azal berde eta guzti,
laranja azala kenduta,
hozkailukoa barik nahi dugu
sasoian sasoiko fruta!
Sukalde bat jantokian! Sukalde bat jantokian!
Lapiko-hotsa nahi dugu gure eskolako jantokian!
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Portasol (KAPARRAK, EKSO, PXLI)
Izan Lekitto 700 (Unai Egia – Aritz Elordieta – M. A. Meabe)
Udabarriko lora ederra (Oskorri)