Sing Sing atiko folk & rolla

Bizilagunen musika
zaratatsua eta aguantaezina
txakurra zaunka dabil
noizbait ixilduko da

Telefonoaren txirrina
goizero-goizero esnatzen nau
burbuxa baten barruan
bizi nahiko nuke

Atzoko ogi gogorra
hortzak puskatzeko moduan
benetan nazka ematen dit
kutxako kola luzeak
kaƱa bat edango nuke
baina medikuak galerazi dit

Itsasoaren sabelean
bizi nahiko nuke
“Sing-Sing-ati”ko
Folk & Rolla
bizitza gartzela da
eta denok preso gaude

“Sing-Sing-ati”ko
Folk & Rolla
bizitza gartzela da
eta denok preso gaude

Hiruak eta laurden
ta orandik nago bazkaldu gabe
telebista pizten dut
betiko marrazki bizidunak

Lagunekin gelditzen naiz
ordu t’erdi itxaron beharra
mendi tontorraren puntan
bizi nahiko nuke

Beranduago furgonetan
txorakeritaz diskutitzen
bakoitza bere rolloan
sartuta dago barruraino

Eta orain Folk & Rolla jotzen
hobeto sentitu nahian
“Sing-Sing-ati”ko gartzelan
bizi nahiko nuke

“Sing-Sing-ati”ko
Folk & Rolla,
Bizitza gartzela da
eta denok preso gaude

“Sing-Sing-ati”ko
Folk & Rolla
Bizitza gartzela da
eta denok preso gaude

Scroll to Top