Santa Ageda

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Santa Ageda bezpera atzo
eta gaur berriz eguna
bularrak moztu zizkioten bat
oratu ohi duguna

Beste istorio bat ahaztua
ahaztua bezain iluna
festa kantatu zigutenean
kontatu ez zitzaiguna

Santa Agedak ez ezkontzeko
egin bai zuen hautua
gizonengandik kolpez izan zen
hiltzera kondenatua

Zeldan atxiki bularrak moztu
bortizki torturatua
bizi zen arte ez ikusia
eta hil zenean santua

Gaur egun ere bada munduan
hamaika andre martiri
behar denean ez da ordea
salbaziorik agiri

Makilak hartu, lurra kolpatu
ta egin dugu zati bi
ta makilkadak ematen gabiltz
zu niri, eta zu niri

Santa Agedaz dantza ditzagun
gure aho eta mihi
lotan dagoen gizarte baten
esnagarri izan bedi

Scroll to Top