Poesia bat
- Autorea(k): Ibil bedi, Ibil bedi eta Lili Buruleu
Musika: Ibil Bedi x Lil Buruleun
Letra: Amets Aranguren
Nahasketa: Asier Renteria
Argiztapena: Lander Amorrortu
Esker bereziak: Txoko Gorri eta Elorrioko Gaztetxea
Hutsune honendako
ez dago zulorik
zulo gehiagorendako
ez dugu lekurik
Ahantzi dugu zer den hau
eta nor den hori
neguaren gordinean
ba al dago zubirik?
Hau dena ez da
Hau dena ez da
Hau dena ez da
Gari soro oso berak
hartu du gaur berriz su
gero dioen berberak
bego baitio usu
Aurrerantza goazela
atzera begiraturik
betiko argia sartzen da
gaztelu beltzean zutik
Hau dena ez da
hau dena ez da
superestruktura hutsa
Honek denak du
honek denak du
oraindik forma kamutsa
Izan bedi hau
herriarendako poesia bat
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music