Otsoak eta txanogorritxu
- Autorea(k): Xabier Lete
Karaoke hau ahotsik gabe:https://youtu.be/0FLaq5XDoW4
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Otsoak, uuuuh!
mendi gainean ugari,
xuri beltzak, urdin, gorri
trumilka ziren etorri.
Horregatik Txanogorritxu
urrundu otsoetatik!
Otsoak, uuuh!
goseak ditu ekarri,
errez baita aurkitzea
inguru hontan janari.
Horregatik Txanogorritxu
mintzatzen da otsoekin.
Otsoak, uuuh!
irrifar egiten daki,
hortzak luze, hain ederki,
izan dezagun erruki.
Horregatik Txanogorritxu
Pozik dabil otsoekin.
Otsoak uuuh!
Jan ditu hamasei txerri,
ehun oilo, hogei ardi,
gosea kentzen badaki!
Horregatik Txanogorritxu
bildurtu da otsoekin.
Otsoak uuuuh!
berek dakiten bidetik,
uste gabe, laister berriz
artaldearen erditik.
Zoritxarrez, Txanogorritxu
beti dabil otsoekin.