Oroitzen

Grabazioa eta nahasketa: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos mastering)
Ekoizlea: Imanol Astudillo
Musika eta hitzak: Sukena
Bideoaren edizioa: Asier Igartua
Diseinua: Leire Zubia
——————————————
LETRA:

Oroitzen naiz lehen txikitan
Ardurarik gabe genbiltzan
Lagunekin gure herrian
Egunero noraezian
Lehen bostetan jolas parkian
Oin txosnako oholtza gainian
Zelako zortia neria
Betikuekin jarraitzia

Denbora igaro arren
Ohiturak jarraitzen gaude
Batzuk bidea jarraitzen
Besteak bidean galtzen
“Ez itzuli iraganera
Oraina bizi behar dela”
Baina beti itzuliko gara
Zoriontsu garen lekura

Mendi puntako ilunabarrak
Zapatu bakoitzeko parrandak
Onenetan, txarrenetan
Bizitzari eskerrak

Begiratu segundu batez
Lagunak zure ondoan daude
Kontzertua amaitu arte
Azken hitza abestu arte

Begiratu segundu batez
Lagunak zure ondoan daude
Kontzertua amaitu arte
Azken arnasa hartu arte

Mendi puntako ilunabarrak
Zapatu bakoitzeko parrandak
Onenetan, txarrenetan
Bizitzari eskerrak

Mendi puntako ilunabarrak
Zapatu bakoitzeko parrandak
Onenetan, txarrenetan
Bizitzari eskerrak

Oroitzen naiz lehen txikitan
Ardurarik gabe genbiltzan
Lagunekin gure herrian
Egunero noraezian

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top