Oroitzapenek esnatu naute (Esti Markez)
Oroitzapenek esnatu naute
- Autorea(k): Esti Markez
OROITZAPENEK ESNATU NAUTE
Hitzak eta musika: Esti Markez
Gogoratzen naiz, udazkeneko
egun hits bat zela.
Zu eta biok, hain pozik
lagun artean geundela.
Oroitzen zaitut, hain alai
eta zoriontsu zinela.
Oroitzapenek esnatu naute
Ametsetan nengoela
Alboan sentitzen zaitudan arren
ohartu naiz ez zaudela.
Esperantzari utz iezaiozu
Landatzen hazia
desioa bilakatu
ilusio erauntsia
Maitasuna izan daiteke
mingots garratz ta gazia
Oroitzapenek esnatu naute…
Denborarekin bihurtu zara
bihotzean orbain
Maite zintudan guztiak
Ez du deus balio orain
Itzulera amestuko dut
jarraituko dut zure zain.
Oroitzapenek esnatu naute…
Orain soilik geratzen zait
gutaz idaztea
muxu, laztan eta irriak
Ez da erraza, ahaztea
Gogorra, latza ta zaila da
joan zarela onartzea
Oroitzapenek esnatu naute…