Oroimeneko portua
- Autorea(k): Mikel Urdangarin
#saveyourinternet #ArtÃculo13
Joseba Sarrionandiaren poesia musikatuta egindako abestien bilduma da Gure Oroitzapenak. 2018an Elkarrek argitaratua. Bilduma horren baitan dago ‘Oroimeneko portua’ abestia Xanperen Koba Studioetan grabatua.
Musika: Mikel Urdangarin
Hitzak: Joseba Sarrionandia
#http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
#saveyourinternet
Ifar aldeko portu zaharra
ekar dezagun kantara:
kale bustien sentimendua,
edalontzien ikara.
Marinelen hitz arrotzak baina
ginebra onaren dirdira,
gau biluzia sartzen zitzaigun
begi zabalen ninira.
Gau erdiaren eremuetan
laban ahoak aidera:
izar isilen argi azpian
odol beroa lurrera.
Txanpon berriez erosi eta
amodioen jokora,
ohe estutan etzuten ginen
itsas lamien altzora.
Kanta lizunen alegrantzia,
akordeoien tristura:
ez gara egundo, ai, itzuliko
oroimeneko portura.